FAQs

Frequently Asked Questions


Familien ezaugarrien, zein unetan dauden eta lortu nahi diren helburuen araberakoa izango da. Ahalik eta saio gutxien erabiltzeko konpromisoa badaukat, baina, betiere, finkatutako helburuak betetzeko beharrezkoak direnak.
Terapia-prozesuaren iraupena helburuen, beharrizanen eta prozesuaren beraren garapenaren araberakoa izango da. Ahalik eta saio gutxien erabiltzeko konpromisoa badaukat, baina, betiere, finkatutako helburuak betetzeko beharrezkoak direnak.
Neuk lantzen dudan bikote-terapiako modeloa “Emozioetan Fokalizaturiko Terapia” (Emotionally Focused Therapy, EFT). Bikote-terapiako modelo hori zabal-zabal ikertu da eta egiaztatu da eraginkorra dela bikote-mota askorentzat eta emozio-molde desberdinak dituzten pertsonentzat.
Banako terapia espazio segurua eta neutrala da eta, espazio horretan, gaur egun dituzun zailtasunak hobeto aztertzen eta ulertzen lagunduko dizut, bai eta horiek zure behar eta helburuen arabera kudeatu ahal izateko aldaketak egiten ere. Terapiaren helburu nagusia da bizitza egokia, emankorra eta esanguratsua garatu ahal izatea, betiere zure irizpideen arabera.