Bikote terapia

Neuk lantzen dudan bikote-terapiako modeloa “Emozioetan Fokalizaturiko Terapia” (Emotionally Focused Therapy, EFT). Bikote-terapiako modelo hori zabal-zabal ikertu da eta egiaztatu da eraginkorra dela bikote-mota askorentzat eta emozio-molde desberdinak dituzten pertsonentzat.
Saioetan, gogoz eta errespetuz lan egiten dut. Esku-hartzeetan, zuen arteko elkarreragina eta komunikazioa sustatzen dut eta, aldi berean, zuotako bakoitzaren esperientzia miatzen laguntzen dizuet. Bikotekide bakoitzaren eta bikotearen beraren erritmoak eta beharrizanak aintzat hartzea lehentasunezkoa da niretzat.
Terapia-saioek, gutxi gorabehera, 90 minutu inguru irauten dute eta astean behin izaten dira. Dena dela, astero joaterik ez baduzue, ahal duzuen astean 2 saio egitea gomendatzen dizuet, eta beste bi berriro ahal duzuen beste aste batean. Izan ere, garrantzizkoa da lan jarraitua egitea.
Terapiaren iraupena bikoteen ezaugarrien, zein unetan dauden eta lortu nahi diren helburuen araberakoa izango da. Ahalik eta saio gutxien erabiltzeko konpromisoa badaukat, baina, betiere, finkatutako helburuak betetzeko beharrezkoak direnak.
Saioetan, bikotekide biek parte hartu ohi dute. Unean-unean, prozesuaren beharren arabera, banako saioak egin daitezke, baina terapia-mota honetan, ohikoena batera egitea da. Batzuetan, gerta daiteke bikotekideetako batek bikote-terapiako prozesua hasi nahi izatea, eta besteak ez. Kasu horretan, miaketa-saioren bat egin daiteke terapia egim nahi duen kidearekin, terapia zergatik behar duen aztertu eta, hortaz, egokia den ebaluatu ahal izateko.