Banako terapia

Saioetan, zure esperientzia arakatzen dut, unean-unean izan duen bilakaerari erreparatuta, eta aztertzen, identifikatzen, doitzen eta esanahia ematen laguntzen dizut, geroago beste aukera eta hautabide batzuk aztertu ahal izateko. Hori guztia jakin-mina, onarpena eta segurtasuna gogoz sustatzen ditudan giroa.
Saioak, guxti gorabehera, 60 minutukoak dira eta, oro har, astean behin egiten dira. Lehenengo bi edo hiru saioak informazioa biltzekoak eta elkarrekin lan egitea izango dugun ebaluatzekoak dira.
Terapia-prozesuaren iraupena helburuen, beharrizanen eta prozesuaren beraren garapenaren araberakoa izango da. Ahalik eta saio gutxien erabiltzeko konpromisoa badaukat, baina, betiere, finkatutako helburuak betetzeko beharrezkoak direnak.
Kontsultan, hainbat sintoma, bizipen eta premia dituzten nerabe eta helduak artatzen ditut. Oro har, ondoko zailtasun edo asaldurei egiten diet arreta: antsietatea, depresioa, obsesioak, dolua, bizi-krisiak, aldaketa-eta trantsizio-egoerak, min kronikoa, traumak... Halaber, bizitzako zenbait esparrutan garatu funtzionamendua hobetu nahi duten pertsonak artatzen ditut. Nire kontsultaren xede den zailtasunaz arduratu ezin banaiz, horretan aditua ez naizelako edo zailtasun jakin horrek beste espazio edo profesional baten beharra duelako, zuri arreta egiteko leku egokia aurkitzen lagunduko nizuke.
Banako terapia espazio segurua eta neutrala da eta, espazio horretan, gaur egun dituzun zailtasunak hobeto aztertzen eta ulertzen lagunduko dizut, bai eta horiek zure behar eta helburuen arabera kudeatu ahal izateko aldaketak egiten ere. Terapiaren helburu nagusia da bizitza egokia, emankorra eta esanguratsua garatu ahal izatea, betiere zure irizpideen arabera.