Gorka Vazquez Psikologoa Bilbon
Ongi etorri nire webgunera. Gorka Vázquez psikologoa eta psikoterapeuta nauzu, eta zuri eta zure beharrizanei egokitutako terapia profesionaleko zerbitzua eskaintzen dizut.
Metodologiaren seriotasuna eta zorroztasuna dauzka ezaugarri nire lan egiteko moduak. Bestalde, bezeroekiko harremana lantzeko funtsak hauexek dira: entzutea, segurtasuna eta jakin-mina.

Psikoterapia zerbitzua
Aurrez aurreko psikoterapia-zerbitzua, kontsultan, eta lineako zerbitzua eskaintzen ditut.
Norbanako, erakunde eta enpresentzako ikastaro eta tailerrak:

BURU EDO GOGAMENAREN KUDEAKETA:
- Zure gogamen kontzientearen eta inkontzientearen arteko harremana zein den jakin eta bi-biak hobeto erabiltzen ikasi nahi duzu?
- Pentsatzeko, sentitzeko eta jarduteko modua erraz eta era erabilgarrian koordinatu nahi duzu?

HARREMANAK HOBETZEKO TREBETASUNAK:
- Harremanen giltzarria zein den ikasi nahi duzu?
- Harremanak lantzeko esperientzia hobetu nahi duzu?