Ni

Gorka Vázquez Aramburu

PSIKOLOGOA ETA PSIKOTERAPEUTA BILBON

Kontsultara datozen pertsonekin lantzen dudan harremana daukat prozesu eta esku-hartze bakoitza garatzeko oinarria.

Norbait terapian ari denean, ulertzen eta laguntzen diotela sentitzea nahi dut; hau da, saio bakoitzean lantzen duguna berarentzat garrantzitsua dela eta proposatutako helburuak lortzen lagunduko diola aditzea.

Ezagutzen ditudan teknikak eta teoria pertsona bakoitzaren eta haren ezaugarri berezien zerbitzuko jartzen ditut. Teknika horiek pertsonei laguntzen diete, baina ez dute terapiaren bilakaera baldintzatzen.

Nire iritziz, psikoterapiak aukera ematen du nork bere buruaz ikasteko, norbere izaeraz hausnartzeko eta bizipenak aztertzeko, ohikoa duen moduan ez, bestelako batean, bai eta besteei ere. Esperientzia horretan, pertsonek esanahi berriak eraiki ditzakete eta nork bere historiari buruz ikas dezake, bere buruari eta harremanei buruz. Gogoeta horrek gure bizi-kalitatea hobetzen du, eta adierazgarriagoa, gozagarriagoa eta emankorragoa bihurtzen du.

Gogozko arreta jartzen dut prozesu kontziente eta inkontzienteen arteko harremanetan eta norbanakoek euren emozioak erregulatzen dituzten moduan, besteekiko hartu-emanak garatzen dituen moduan eta bere bizipenei esanahia emateko darabilen moduan. Gainera, azken urteotan, arretaz ikertzen dihardut gure bizitzaren historia gure gorputzean nola irudikatzen den eta, hala, gorputzak dituen informazio eta baliabideetatik abiatuta, prozesu batzuei heltzeko zer-nolako aukera dagoen.

Kontsultan, zailtasun, bizi-egoera eta sintomatologia ugaritan laguntzen diet pertsonei, betiere bakoitzaren erritmoa eta premiak errespetatuz.

Sare sozialak

Carl RogersPsikologoa Humanista

Prestakuntza akademikoa

    • Psikologiako lizentziaduna. Salamancako Unibertsitatea eta Carl Von Ossyetzky Universität von Oldenburg (Alemania)/li>
    • Familia-terapia eta bikote-terapia:
      – Aditua Modelo Sistemiko eta Harremanezkoan. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.
      – Bikote-terapiaren modeloari lotutako Externship eta Core Skils I “Emotionally Focused Couple Therapy (EFCT)”. International Centre for Excellence in Emotional Focused Therapy eta San Francisco Centre for Emotionally Focused Therapy.
      Bikote-terapia. Bizkaiko Psikologia Elkargoa.
    • Developmental Behavioural Modelling (DBM) modelatze-metodologia
      – Terapia eta aholkularitza sistemikoa DBM metodología erabiliz. Sensory Systems Training.
      – Programazio Neurolinguistikoko Masterra DBM metodologia erabiliz. SCT Systemic.
    • Elkarrekiko interakzio-terapia
      – Elkarrekiko interakzio- eta osasun-terapiako masterra. Denbora Mugatuaren Europako Psikoterapia Institutua.
    • Hipnosia eta Meditazioa:
      – Aditua Fokalizazio eta Disoziazio Hautakorraren bidezko Hipnosian. Almeriako Unibertsitatea.
      – Hipnosia eta Meditazioa. Bizkaiko Psikologia Elkargoa.
      – Hipnosi-trantzearen erabilera eraginkorraren artea eta zientzia (I eta II mailak). Sensory Systems Training.
    • EMDR I eta II mailak. EMDR Europa.
    • Gorputz-psikoterapiako Hakomi metodoa.
      – Maila anitzeko prestakuntzaren lehen ikasturtea egiten. Hakomi Spain.
    • Indarkeria Filio-Parentalari buruzko artikulu zientifiko batzuen egilea, beste batzuekin batera.

Ibilbide profesionala

    • Psikoterapeuta kontsulta pribatuan. Helduentzako (banakoa, bikoteak), nerabeentzako eta familientzako arreta eskaintzen dut.
    • Psikoterapeuta Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko atalaren mendeko indarkeria filio-parentaleko programan. Berriztu Hezkuntza Elkarteak kudeatzen du programa.
    • Madrilgo Erkidegoko nerabeentzako neurri judizialak betearazteko zentro bateko zuzendaria eta erreforma-arloko hezitzaile-taldeen gainbegiralea.
    • Eskarmentu zabala programa psikoterapeutikoak eta psikohezitzaileak garatzen, hainbat arlotan eta hainbat gizatalderekin: psikosia eta eskizofrenia, psikoonkologia, antsietatea azterketen aurrean, tabakoaren mendekotasuna gainditzea, bikotearen indarkeriaren prebentzioa…
    • Ikastaroak, tailerrak eta hitzaldiak ematen ditut norbanakoentzat, erakundeetan, enpresetan eta unibertsitateetan (bikote-harremanak, gurasoen eta nerabeen arteko harremanak, estresaren kudeaketa, erlaxazio-teknikak, seme-alaben indarkeria gurasoen aurka, lanbide-trebetasunen garapena…).
    • Elkargokide zenbakia: BI-03659. Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofiziala.
    • Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak aitortutako osasun-gaikuntza. Erregistro-zenbakia: 48 C.2.2.8823.