FAQs

Frequently Asked Questions


Saioetan, bikotekide biek parte hartu ohi dute. Unean-unean, prozesuaren beharren arabera, banako saioak egin daitezke, baina terapia-mota honetan, ohikoena batera egitea da. Batzuetan, gerta daiteke bikotekideetako batek bikote-terapiako prozesua hasi nahi izatea, eta besteak ez. Kasu horretan, miaketa-saioren bat egin daiteke terapia egim nahi duen kidearekin, terapia zergatik behar duen aztertu eta, hortaz, egokia den ebaluatu ahal izateko.
Familiako kideren batek saioetan parte hartu nahi ez badu, parte hartu nahi dutenekin hitz egiten dut, egungo zailtasunak zein diren jakiteko, kasuan-kasuan, familia-terapia aukerakoa ote den edo, bestela, beste aukeraren bat egokiagoa izan daitekeen ebaluatu ahal izateko.
Kontsultan, hainbat sintoma, bizipen eta premia dituzten nerabe eta helduak artatzen ditut. Oro har, ondoko zailtasun edo asaldurei egiten diet arreta: antsietatea, depresioa, obsesioak, dolua, bizi-krisiak, aldaketa-eta trantsizio-egoerak, min kronikoa, traumak... Halaber, bizitzako zenbait esparrutan garatu funtzionamendua hobetu nahi duten pertsonak artatzen ditut. Nire kontsultaren xede den zailtasunaz arduratu ezin banaiz, horretan aditua ez naizelako edo zailtasun jakin horrek beste espazio edo profesional baten beharra duelako, zuri arreta egiteko leku egokia aurkitzen lagunduko nizuke.
Saioetan, gogoz eta errespetuz lan egiten dut. Esku-hartzeetan, zuen arteko elkarreragina eta komunikazioa sustatzen dut eta, aldi berean, zuotako bakoitzaren esperientzia miatzen laguntzen dizuet. Bikotekide bakoitzaren eta bikotearen beraren erritmoak eta beharrizanak aintzat hartzea lehentasunezkoa da niretzat.
Saioetan, gogoz lan egiten dut familiako kideen arteko elkarreragina eta komunikazioa sustatzen, oro har erabiltzen ez duten modu batean eta, aldi berean, familiako kide bakoitzaren esperientzia miatzen laguntzen diet. Familiako kide bakoitzaren erritmoak eta beharrizanak aintzat hartzea eta guztiontzako esparru segurua eratzea lehentasunezkoa da niretzat.
Saioetan, zure esperientzia arakatzen dut, unean-unean izan duen bilakaerari erreparatuta, eta aztertzen, identifikatzen, doitzen eta esanahia ematen laguntzen dizut, geroago beste aukera eta hautabide batzuk aztertu ahal izateko. Hori guztia jakin-mina, onarpena eta segurtasuna gogoz sustatzen ditudan giroa.
Lehenengo saioak astean behin egiten dira, eta, gero, hamabostean behin. Gutxi gorabehera, 90 minutuko iraupena dute saioek, eta, eskuarki, familiako kide guztiek parte hartu ohi dute, baina helburuen, beharren eta prozesua dagoeneko unearen arabera, familiako bi edo hiru kiderekin batera egin ditzaket saioak.
Saioak, guxti gorabehera, 60 minutukoak dira eta, oro har, astean behin egiten dira. Lehenengo bi edo hiru saioak informazioa biltzekoak eta elkarrekin lan egitea izango dugun ebaluatzekoak dira.
Terapia-saioek, gutxi gorabehera, 90 minutu inguru irauten dute eta astean behin izaten dira. Dena dela, astero joaterik ez baduzue, ahal duzuen astean 2 saio egitea gomendatzen dizuet, eta beste bi berriro ahal duzuen beste aste batean. Izan ere, garrantzizkoa da lan jarraitua egitea.
Terapiaren iraupena bikoteen ezaugarrien, zein unetan dauden eta lortu nahi diren helburuen araberakoa izango da. Ahalik eta saio gutxien erabiltzeko konpromisoa badaukat, baina, betiere, finkatutako helburuak betetzeko beharrezkoak direnak.