Ikastaroak

Buruaren edo gogamenaren kudeaketa

Adimena kudeatzen ikasteko ikastaroen helburu nagusia parte-hartzaileei sentitzeko, pentsatzeko eta jarduteko modua erraz eta modu erabilgarrian koordinatzen irakastea da.

Horretarako, nork bere gogamen kontzientea eta inkontzientea miatzen eta erabiltzen ikasten du; horrela, nahita eta berariaz lantzen dituzte gogamenari lotutako oinarrizko prozesuak, hala nola arreta, irudimena eta oroitzapena. Ikastaroetan, parte-hartzaileek erlaxazio-teknikak, meditazioa, autohipnosia eta antzeko tresnak erabiltzen ikasten dute.

Ikastaro hauek baliagarri eta jakingarriak dira honelakoak nahi dituztenentzat:

  • Gogamen kontzientearen eta inkontzientearen funtzionamendua miatzea.
  • Aktibazio-mailak apaltzen ikastea eta erlaxatzen ikastea.
  • “Estresa” hobeto ulertzea eta modu erabilgarrian erabiltzea.
  • Jarduera pertsonala eta profesionala hobetzea.
  • Arreta jarri, plangintza egin, arazoak konpondu eta sormena lantzeko trebetasunak garatzea eta hobetzea…
  • Bizitzari esanahi handiagoa ematea eta esanahia sendotzea.

Hona hemen eskaintzen diren ikastaroetako batzuk:

    • Trebetasun pertsonal eta profesionalen hobekuntza
    • Estresa kudeatzeko eskola
    • Ziurgabetasun-egoeren kudeaketa
    • Erlaxazio-tekniken ikastaroa.

psicólogo para mejorar relaciones sociales

Harremanen lanketa hobetzeko trebetasunak:

Harremanen lanketa hobetzeko trebetasunak jorratzen dituzten ikastaroen helburu nagusia da parte-hartzaileei beste pertsona batzuekin eta norberarekin hartu-emanak eduki edo ezaguerak egiteko prozesua zer den eta zertan datzan ulertzen irakastea.

Ikastaro honen bidez, testuinguruaren araberako harreman-modu berriak, betiere baliagarriak, gogobetegarriak eta esanguratsuak, aurkituko ditugu. Horretarako, harremanetan elkarreragiteko, komunikatzeko eta esanahi partekatua sortzeko beharrezkoak diren trebetasunak garatzen ikasten dute parte-hartzaileek, behar dutena lortu eta, aldi berean, esperientzia baliagarriak eta kalitatezkoak sor ditzaten.

Ikastaro hauek jakingarriak dira honelakoak nahi dituztenentzat:

  • Beste pertsona batzuekiko harremanak lantzea zer den eta zertan datzan ulertzea.
  • Pertsona esanguratsuekiko harremanak hobetzea: seme-alabekin, bikotekidearekin, lagunekin, lankideekin…
  • Desberdintasunak, zailtasunak eta gatazkak modu erabilgarrian eta errespetuz erabiltzen ikastea.

Hona hemen harremanak hobetzeko eskaintzen diren ikastaroetako batzuk:

    • Guraso eskola
    • Bikote-harremanak hobetzeko trebetasunak
    • Gatazkak konpontzeko trebetasunak
    • Lantaldeetako harremanen hobekuntza