Kontsultan, zer-nolako egoera eta zailtasuni egiten diet arreta?

Kontsultan, hainbat sintoma, bizipen eta premia dituzten nerabe eta helduak artatzen ditut. Oro har, ondoko zailtasun edo asaldurei egiten diet arreta: antsietatea, depresioa, obsesioak, dolua, bizi-krisiak, aldaketa-eta trantsizio-egoerak, min kronikoa, traumak… Halaber, bizitzako zenbait esparrutan garatu funtzionamendua hobetu nahi duten pertsonak artatzen ditut. Nire kontsultaren xede den zailtasunaz arduratu ezin banaiz, horretan aditua ez naizelako edo zailtasun jakin horrek beste espazio edo profesional baten beharra duelako, zuri arreta egiteko leku egokia aurkitzen lagunduko nizuke.