Beharrezkoa da bikotekide biek saioetan parte har dezaten?

Saioetan, bikotekide biek parte hartu ohi dute. Unean-unean, prozesuaren beharren arabera, banako saioak egin daitezke, baina terapia-mota honetan, ohikoena batera egitea da. Batzuetan, gerta daiteke bikotekideetako batek bikote-terapiako prozesua hasi nahi izatea, eta besteak ez. Kasu horretan, miaketa-saioren bat egin daiteke terapia egim nahi duen kidearekin, terapia zergatik behar duen aztertu eta, hortaz, egokia den ebaluatu ahal izateko.